Estudio de satisfacción de las personas atendidas por los servicios sociales municipales de Vitoria-Gasteiz

Saved in:
Ikertalde Grupo Consultor S.A., Estudio de satisfacción de las personas atendidas por los servicios sociales municipales de Vitoria-Gasteiz. Vitoria-Gasteiz, Departamento de Políticas Sociales y Salud Pública, Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 2019, 58 p.
Ref. 540334
Location: SIIS Archivo / DFB Archivo
Palabras clave:
Servicios sociales, Características usuario, Calidad de la atención, Actitudes usuarios, Utilización de servicios, Satisfacción, Valoración, Encuestas, Evaluación de servicios, Datos estadísticos, Nivel local, Ayuntamientos, Araba, País Vasco, España
Abstract:
Gero eta gehiago dira beraien zerbitzuak, helburu ezberdinengatik, erabiltzaileen ikuspuntutik baloratzea nahi dutenak. Txosten hau, zehazki, Gasteizko gizarte-zerbitzuetan artatzen diren herritarren gogobetetasunaren ingurukoa da. Helburu nagusia, beraz, zerbitzuan erabiltzaileak diren herritarren zerbitzuaren inguruko ikuspuntua ezagutzea da, egiten den lana baloratu eta zehazki hobetzeko zer dagoen ikusteko. Aipatzekoa da, txosten honetan banakako eta familiako esku hartzeak hartzen direla aintzat; hala ere, aipatu daiteke, gizarte-zerbitzuetan egiten den esku hartzeen gehiengoa bi maila horietakoa izanik, erabiltzaileen ehuneko handi bat hartuko duela. Balorazioak egiteko, erabiltzaileen ustetan eta aspektu ezberdinak kontuan hartuz, zerbitzu baten kalitate maila neurtzeko balio duen, eta diziplina anitzekoa den, SERVQUAL eredua erabili da. Kasu honetan, bederatzi ezaugarri baloratu dira, besteak beste, zerbitzuari orokorrean dagokionez eman den gogobetetasun maila, transmititu den segurtasunaren ingurukoa edo artatze pertsonalaren ingurukoa. Hori horrela izanik, hiru zati nagusi hartzen ditu txostenak: hasieran, erabiltzaile diren pertsonen eta zerbitzuaren beraren ezaugarrien inguruko atala; ondoren, bederatzi aspekturen balorazioaren ingurukoa; eta, azkenik, ondorioen eta hobetzeko aukeren inguruko atala.<br><br>Txostenaren mamiari erreparatuz, batetik bosterako puntuazioan, zerbitzuaren osotasunari dagokionean, bataz besteko 4,1eko puntuazioa eman zaio. Sail desberdinen baitan, Adineko Pertsonen zerbitzua da baloratuena, eta Haurtzaroa eta Familiari zuzenduriko zerbitzuak, Oinarrizko gizarte-zerbitzuak eta gizarteratze zerbitzuak ere puntuazio altuak lortu dituzte. Hobetzeko aukeren artean berriz, besteak beste, pribatutasun gehiago, eguneko zentro eta egoitzetan plaza gehiago, gizarte langileen egonkortasuna, genero indarkeria kasuetan prozesua arintzea eta langileek euskaraz artatzea aipatzen dira. Azken buruan, Administrazioak horrelako apustuak egitea ezinbestekoa da, eta berebiziko garrantzia hartzen du zerbitzuaren helburua artatutako pertsonen ongizatea bermatzea denean. Pausu garrantzitsua da, beraz, Gasteizko Udalak emandakoa, esku hartze prozesuetan eta zerbitzuetan herritarrak lehenengo lerroan jarri, hitza eman eta kontuan hartuak izateko.